Japoniako Nagoya industria eskualdeko ordezkaritza bat José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidentearekin bildu da gaur goizean, Euskadin hidrogenoaren garapenarekin lotutako planak eta, zehazkiago, 70 enpresa inguru biltzen dituen elkarteak aurreikusitako proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.
Japoniako ordezkaritzak, Mizuno Akihisa buru, Toyota, Hitachi edo Mitsubishi bezalako nazioarteko aintzatespena duten 32 enpresa japoniarren ordezkariak biltzen ditu, eta Euskadiko industria-sarea in situ ezagutzeko interesa aurkeztu dute, Europako erreferentziazko industria eskualde gisa.
Iñigo Ansola eta Aitor Urzelai EEEko eta SPRIko zuzendari nagusiekin batera, José Ignacio Zudairek orain urtebete Hidrogenoaren Korridorearen Euskal Elkartea sortu zeneko parametroak azaldu ditu: 1.500 milioi euroko inbertsioa 2026ra arte, eta 1.340 lanpostu zuzen eta 6.700 zeharkako sortzea.