Petronorrek jakinarazi nahi du, bihar, azaroak 18, 3.Plantako galdara bat abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lanak amaitu ostean.
Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da unitate honen inguruan soinua handitzea.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.