Abisu akustikoak Muskizen, Abanto-Zierbenan eta Zierbenan entzungo dira goizeko 10:00etan; Santurtzin, Getxon, Portugaleten eta Zierbenan berriz ere 11:00etan, eta Luzero Lurmuturrean, Zierbenan berriro, 11:30ean.
Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.
Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak ere egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan, Lantaronen eta Hernanin, adibidez.
Era berean, alerta-sirenak aktibatzearekin batera, SOS Deiaken APPa jarriko da martxan: “Alderantziko 112”. Horrela, autobabeserako mezua bidaliko zaie aplikazio hori instalatuta duten gailu guztiei, baldin eta geolokalizatzea ahalbidetzen badute eta ihes toxikoaren eragin-eremuan badaude.
Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango da eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko findegiaren barruan.