-Horretarako, Petronorrek geldialdia egingo du findegiko 2. Planta delakoan, destilazio eta desulfurazio unitateetan zehazkiago esanda, baita horiekin lotutako beste unitate batzuetan ere, eta horren ondorioz, fintzeko instalazioen jarduera osoaren % 40 baino gehiago etengo da.
-Petronorrek egiten dituen geldialdiak findegiko unitate desberdinetan ezarritako planaren arabera antolatutako aldizkako berrikuspen, mantentze eta inbertsio prozesuak dira.
-Segurtasuna eta berrikuntza dira prozesu honen bi helburu nagusiak, Petronorrek pertsonen zein ingurunearen alde hartutako konpromisoaren harira.
-Gaur, astelehena, hasi eta 50etik gora egunetan, plantillako ohiko langileez gain, Petronorrek beste 1.000 langile baino gehiago izango ditu egunero, eta 1.200 langile ere puntako egunetan.
-Geldialdi honetan 27 enpresa kontratistak parte hartuko dute, eta horien erdiak Euskadikoak dira. Langile guztiek, Petronorreko ohikoek zein aldi batekoek, segurtasunari buruzko berariazko prestakuntza jaso dute.
-Geldialdiaren ondoren, Petronorrek euskal ekonomiaren eragile bihurtu diren industria-instalazioak “estreinatuko” ditu, zuzeneko 1.014 lanposturi, zeharkako 6.200 lanpostu baino gehiagori eta Euskadiko produkzioaren balio osoan duen % 7,8ko pisuari eutsiz.
Petronorrek geldialdia hasiko du gaur, astelehena, findegiko 2. Planta delakoan, destilazio eta desulfurazio unitateetan zehazkiago esanda, baita horiekin lotutako beste unitate batzuetan ere, eta horren ondorioz, fintzeko instalazioen jarduera osoaren % 40 baino gehiago etengo da.
57 milioi euroko inbertsioa eta 50 egunetik gorako iraupena tarteko, geldialdi honetako inbertsio teknologikoak instalazioen energia-eraginkortasunaren hobekuntzan eta biojeta nahiz 2,5 MWeko elektrolizagailua fabrikatzeko konexioetan erabiliko dira, baita mantentze-lanei dagozkien berrikuspenetan ere.
Hori guztia funtsezko bi helburu lortzeko asmoz, segurtasuna eta berrikuntza alegia, Petronorrek pertsonen zein ingurunearen alde hartutako konpromisoaren harira.
Enpleguaren nahiz jarduera ekonomikoaren sorreraren ikuspegitik, 27 enpresa kontratatu dira lanak egiteko, eta horietatik 12 euskal enpresak dira. Geldialdian 1.000 pertsonak baino gehiagok lan egingo dute Petronorren egunez egun, eta puntako egunetan 1.200 langile ere arituko dira lanean.
Langile guztiek, Petronorreko ohikoek zein aldi batekoek, segurtasunari buruzko berariazko prestakuntza jaso dute.
Geldialdian Petronorrek egingo dituen garrantzi handiko inbertsioen artean, honako hauek nabarmen daitezke:
- energia-eraginkortasuna hobetu eta isurpenak murriztea xede dituzten inbertsioak, 13,2 milioi eurokoak, aire-aurreberogailu baten instalazioa azpimarratuz.
- transformazioaren arloko inbertsioak, 6,5 milioi eurokoak, biojeta eta 2,5 MWeko elektrolizagailua fabrikatzeko konexioetarako.
- gainerako inbertsioak segurtasunaren hobekuntzarekin, ingurumen-inpaktuarekin eta instalazioen mantentze-lanekin lotuta daude.
Geldialdiaren ondoren, Petronorrek euskal ekonomiaren eragile bihurtu diren industria-instalazioak “estreinatuko” ditu, zuzeneko 1.014 lanposturi, zeharkako 6.200 lanpostu baino gehiagori eta Euskadiko produkzioaren balio osoan duen % 7,8ko pisuari eutsiz.