Ainhoa Rivera Azcoitia Petronorreko Zuzendaritza Batzordean sartu zen atzo, Pertsonen eta Antolaketa Arloko zuzendari gisa, eta orain arte José Ignacio Zudairek betetzen zituen funtzioak eta erantzukizunak bere egin ditu. Azken hau kontseilari delegatuaren albokoa izango da.
Ainhoa Rivera Zuzenbidean lizentziaduna eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da Laneko Segurtasunaren espezialitatean, eta 22 urteko esperientzia du aldez aurretik hainbat enpresatan, bai Giza Baliabideetako zuzendari gisa, bai Pertsonen Kudeaketako eta Antolaketako zuzendari gisa.