Mendiz Mendi-Omar Fraile Eskolako Marco González txirrindulariak, larunbatean, hirugarren postua lortu zuen, Muskizko Kobaron auzoan izandako, Bizkaiko Mini Green Serieserako proba puntuagarrian, BTT Eskolen XXII. bileraren barruan.
Bereziki Bizkaiko, Kantabriako eta Burgosko txirrindularitza-eskoletako 385 haurrek parte hartu zuten benjamin, hasiberri eta haur kategorietan, Mendiz Mendi Taldeak, Muskizko Udalaren babesaz eta Petronorren laguntzaz, antolatutako BTT Eskolen XXII. Bileran.
Topaketa honen barruan Bizkaiko Mini Green Serieserako proba puntuagarri bat izan zen (soilik haur mailarako). Gizonezkoetan Andoni Villatek lortu zuen garaipena, Galder Orioren, eta Mendiz Mendi-Omar Fraile Eskolako Marco Gonzálezen aurretik. Emakumezkoetan Noa Vega izan zen irabazlea, Maider Lorenzo bigarren eta Laia Lera hirugarren.