Muskizen kokatu da Bizkaiko lehen energia-komunitate industriala

José Ignacio Zudaire, Petronorren CEOaren albokoa, Ainara Leiba, Muskizko alkatea, eta Borja Holiguera, Industria Poligonoaren ordezkaria, TEKaren aurkezpenean.
Bizkaiko industriak autokontsumo energetikoaren eredu partekatuaren aldeko apustua egiten du, Muskizen lurraldeko lehen enpresa-komunitate energetikoa eratuz. TEK San Martín (Tokiko Energia Komunitatea), izen bereko poligonoan dagoena, poligonoaren Kontserbazio Batzordeak bultzatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Muskizko Udalaren eta Edinorren babesa du. Azkena Petronorren % 100eko filiala da, tokiko energia-komunitateen garapenean espezializatua.

220 plaka fotovoltaiko ditu, eta Sendoki Alquileres S.L. enpresaren estalkian instalatu dira, San Martin industrialdeko 11 enpresari energia emateko.

Konpainia horiek entitate juridiko propioa duen energia-komunitate bat eratu, eta 0 km-ko energia iraunkorra sortzeko eta kontsumitzeko prozesuan jardungo dute; izan ere, 2.800 m2-ko hedadura duen instalazio horrek sortutako 100 KW partekatuko baitituzte.

Ekimen berri horrek komunitateko bazkideentzako urteko argindar fakturan aurrezpen handia ekarriko du. Izan ere, eguzki-plakek sortutako energia, enpresa horien kontsumoaren %25 ingurukoa, fakturatik deskontatuko zaie, eta ez dute ez bidesaririk ez kargurik ordainduko. Gainera, TEK San Martinek mugikortasun iraunkorra bultzatuko du, industrialdean bertan ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat instalatzeari esker.

Autokontsumo energetikoaren proiektu honek lurraldearen iraunkortasunari ere laguntzen dio, urtean 27,5 tona CO2 isurtzea saihestuko baitu, 25 urtez isurketak xurgatzen dituzten 2750 zuhaitz landatzearen pare.