Petronorrek jakinarazi nahi du, VB3 Visbreaking Unitatea (3. Planta) gelditzeari ekin zaiola, eta SR5 Sufrea Berreskuratzeko Planta ere geldituko dela.
Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra gehitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.