3. Plantako galdararen abiaraztea

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko egunean zehar, 3. Plantako galdara bat abian jartzeari ekingo zaiola.  

Abiarazteak  irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da lantzean behin unitatearen ingurunean soinua gehitzea.

Erabaki hau adierazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAKi, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.