Energia-komunitate industrialak Lekunberriko industrialdean zein inguruetan kokatutako 17 enpresa bildu ditu, eta bere lehen proiektua industrialdeko eraikinetako estalkietan 13 instalazio fotovoltaiko egitea izango da, 3,7 MWeko guztizko potentziarekin, partekatutako autokontsumo-erregimenean dauden TEKeko konpainientzat eguzki-energia sortzeko asmoz.
Ekimen hau energia-komunitateen proiektu pilotu bereziak gauzatzen laguntzea xede duen CE IMPLEMENTA deialdira aurkeztu da, baita Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituen Next Generation EU funtsekin finantzatutako autokontsumorako laguntzen programara ere.
Azpimarratzekoa da proiektuak ekonomian nahiz ingurumenean izango duen inpaktu handia, izan ere, elektrizitate-kontsumoaren % 20aren baliokidea den batez besteko autonomia energetikoa emango die enpresei, tokiko enpresei eragingo dien 4,1 milioi euroko inbertsioa ekarriko du eta industrialdeko industria-jarduera deskarbonizatzen lagunduko du, atmosferara 24.000 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuz. Hori guztia, industrialdeko eraikinetako estalkien 40.000 metro koadroko azalera aprobetxatuz.
Juan Diego Edinorreko CEOak nabarmendu duenez, “Lekunberri On TEKa energia-komunitate industrialen erreferenterik handienetakoa izango da enpresa kopuruari, instalatutako potentziari eta eragindako energia-aurrezpenari dagokienez”.