Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidenteak, Jose Ignacio Zudairek, Petronorrek eta beste 70 erakundek bultzatutako berrikuntza handiko ekimen gisa aurkeztu du gaur elkarte hau. Aurkezpena Innobasqueren Batzar Nagusian egin da.
Bertan, Zudairek azaldu du elkartearen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan “hidrogeno-ekosistema bat sortzea” dela, “proiektu eta ekintza zehatzetan oinarrituta, lankidetza publiko-pribatuko estrategia batekin, energiaren, mugikortasunaren eta industria-sektore desberdinen deskarbonizazioan aurrera egitea ahalbidetuko duena”.
Euskal Autonomia Erkidegoan hidrogeno-ekonomia berriztagarria garatzeko proiektu estrategikoa da, eta 1.100 milioiko inbertsioa du 2026ra arte, eta 49 ekimen daude abian.