Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak etengabeko lanari eustearen garrantzia nabarmendu du jasangarritasuneranzko garapen energetikoa lortu ahal izateko, eta zeregin horretan “Petronor munta handiko aktorea” dela ziurtatu du.
Jose Ignacio Zudaire Petronorreko kontseilari ordezkariaren ondokoak, jardunaldiko mahai-inguruetako batean parte hartu eta jasangarritasuneranzko eraldaketa bi palankatan oinarrituta dagoela azpimarratu du: ekonomia zirkularra, eta hidrogeno berriztagarria eta honen deribatuak. Zudaireren esanetan, erregai honek “soluzioa emango die prozesu horri beste era batera nekez hel diezaioketen zenbait sektoreri”, hegazkingintza kasu.
Jardunaldiari amaiera emanez, Ivan Marten Uliarte Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidenteak konfiantza sortzeko moduko arau-esparru egonkor eta egoki baten beharra nabarmendu du.
Hidrogenoak eta erregai berriztagarriek soluzioa emango diete deskarbonizazioa eskatzen duten sektore eta jarduerei
Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, Petronorrekin batera, erregai berriztagarriak mugikortasunaren jasangarritasunean laguntzeko soluziotzat erabiltzeari buruzko jardunaldia egin du. Jardunaldia Energy Intelligence Center delakoaren eraikin berrian antolatu da, Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko Campusean, garraioaren arloan erreferente diren Petronor, Repsol, ALSA, Scania, CAF edo Talgo konpainien parte-hartzeaz, garraioan energia eraldatzeko egungo erronka aztertzeko asmoz.