Lopez Atxurrak Foro Luso-Español izenekoan parte hartu du gaur goizean Lisboan, ‘Deskarbonizazioa azkartzeko espazio iberiar konektatua’ lelopean, besteak beste Repsolek antolatutakoan. Antonio Brufau, Repsoleko presidenteak; Duarte Cordeiro, Portugalgo Ingurumen eta Ekintza Klimatikoko ministroak; Carlos Moedas, Lisboako alkateak; eta Armindo Monteiro, Portugalgo Enpresarien Konfederazioko presidenteak osatu dute hizlarien taldea.
Lopez Atxurraren ustez, covid-aren eta Ukrainako krisien osteko trantsizio energetikoari aurre egiteko, “desberdin pentsatu eta irizpide errealistekin lan egin behar da interes nazionalaren defentsari eta horrek interes europarraren gauzatzean duen posizioari dagokienez”. “Europaren interesa subiranotasunaren baliokidea da, eta Europa barneko interes geopolitikoak Europaren interesean bateratzeak behartzen gaitu gogoeta egitera interes nazionalari buruz, edo, zehazkiago, Iberiar Erkidegoak Batasun osoan duen interesari buruz”, gaineratu du.
Petronorreko presidentearen ustez, “industria-politikan fokua jartzea merkatu- eta lehia-politikari gehiegi lotuta egon den Europaren erronka da. Horrek erregulazio-eraginkortasuna dakar, deskarbonizaziora bideratutako industria-estrategia hedatzeko esparru egoki baten baldintzak sortzeko “.
Bere irudiko, “Estatu Batuek eta Batasuneko erakundeek bultzatutako programek ez dute finantza-bolumenari dagokionez diferentzialik”, baina “badute diferentzial kualitatibo garrantzitsu bat, Europan desabantailak dakartzana burokrazia gehiegizkoagatik, estrategia teknologikoaren gabeziengatik eta, zehazkiago, defentsaren arloan… eta Europako sistema tekniko-industrialaren defizitengatik”.
Hala, azpimarratu duenez, “trantsizio energetikoaren eta digitalaren ekonomia berrirako kritikoak diren lehengaien hornikuntza-katearen eraikuntza seguru eta iraunkorraren erronkan murgilduta gaude. Erronka horretan, Latinoamerikaren zeregina ez da murritza, eta, ondorioz, gure aukera estrategikoa ere ez”.
Euskadiri dagokionez, López Atxurraren iritziz, “ez da huskeria kokapen geografiko garrantzitsua duen eskualde bat izatea, hiri-dentsitate bat duena, eta horri esker, frantziar-iberiar euroeskualdeko hinterland bateko eragile bat izatea, kultura tekno-industrial garrantzitsu bat duena”. “Lehengaiak, industria-eraldaketa, merkataritza, prestakuntza teknikoa… eta, batez ere, etorkizunerako gosea izan dira Euskadiren ongizatea ahalbidetu duten osagaiak”. “Orain, nondik gatozen ahazten ari zaigunez eta memoria historikoa galtzen ari denez, oinarrizko hezkuntzan gure historia ekonomikoa azaltzeko gai ez garelako… Ona da gogoratzea “, jarraitu du.
Amaitzeko, laburpen gisa, “sen ona eta lankidetza publiko-pribatu eraginkorra berreskuratzea” eta “Europa Espainia eta Portugalentzat zen itxaropena eraikitzen jarraitzea” eskatu du, “lankidetza iberikoa Europako industria-sistemaren barruan bere lehiakortasun tekno-industrialerako oinarria” dela gehituta eta “Europaren interes komuna helburua bai badela, baina bere baitan barneko interes geopolitiko desberdinek jokatzen dutela ahaztu gabe”.