Petronor Futbol Campusak XI. edizioa amaitu du, eta guztira 107 neska-mutilek hartu dute parte (91 eta 16, hurrenez hurren), 5 eta 13 urte bitartekoak.
Ohikoa denez, campusa bi txandatan banatu da. Lehenengoa, ekainaren amaierakoa, goizez egin zen Mortuero zelaian (Las Carreras), eta 55 futbolari aritu ziren. Bigarren txanda ere goizez egin da, uztailean, El Malecón-en (Muskiz), eta 52 izan dira parte-hartzaileak.
Muskiz (47), Abanto-Zierbena (45), Zierbena (4), Bilbo (3), Portugalete (1) eta Kantabriakoak (7) izan dira jokalariak. Haurren artean 18 Petronorreko langileen seme-alabak izan dira.