Bilbao-Petronor IV. Eco Rally-a Bilboko kaleetara itzuliko da asteburu honetan, irailak 29 eta 30. Bertan, energia alteratiboekin ekoiztutako 54 automobilek hartuko dute parte. Ekimen honekin ingurumenaren babesa eta iraunkortasunaren lehentasuna bilatzen da. Izan ere, pertsonen gidatzeko ohiturak aldatzea da hitzorduaren helburua, elektrizitatea edo hidrogenoa bezalako erregai alternatiboen erabilera sustatzeko.
Txapelketak Petronorren eta Bilboko Udalaren laguntza du, baita Bizkaiaren Real Peña Motorista, Basquetourren, Ibiliren eta Toyotaren babesa ere. Hitzordua puntuagarria da bai RACE Espainiako Energia Alternatiboen Txapelketarako, bai Bridgestone FIA Eco Rally Cuperako.
Parte-hartzaileek 500 kilometro inguru egingo dituzte bi etapatan, biek Bilboko Guggenheim Museoko zabalgunean irteera eta helmuga izango dutenak eta Euskadi Basque Country-ko Lehen sariagatik (etaba berezi bateko onena sarituko duena) eta Bridgestone Enliten sariaragatik (gidatze eraginkorrena) lehiatuko dira.