Abisu akustikoak Muskizen eta Abanto Zierbenan goizeko 10:00etan entzungo dira; Santurtzin eta Zierbenan 11:00etan, eta Luzero Lurmuturrean, Zierbenan, 11:30etan.
Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.
Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan egingo dira, Lantaronen eta Hernanin, adibidez.
Era berean, alerta-sirenak aktibatzearekin batera, SOS Deiak-en app-ean ‘Alderantziko 112’ izenekoa jarriko da martxan. Horrela, autobabeserako mezua bidaliko zaie aplikazio hori instalatuta duten gailu guztiei, baldin eta geolokalizatzea ahalbidetzen badute eta ihes toxikoaren eragin-eremuan badaude.
Dena den, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango da eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko findegiaren barruan.