Petronor Innovaciónek lankidetza estrategikoan dihardu BAICekin industria deskarbonizatu eta jasangarria bultzatzeko

BAICerako Petronorren bideoaren azala
Petronor Innovaciónek, energiaren arloko soluzio berritzaileak bilatzeko asmoz, hainbat digitalizazio-proiektu lideratu ditu BAIC Adimen Artifizialaren Euskal Zentroarekin batera. Enpresak mugikortasunerako energia-produktuak fabrikatzea du helburu hainbat arloren bitartez: energia berriztagarriaren sorkuntza, hidrogenoari eta ekonomia zirkularrari lotutako proiektuak, erregai sintetikoen garapena eta CO2a atzitu, erabili eta biltegiratzea.

Testuinguru honetan, Manuel Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariak beren-beregi nabarmendu du ahaleginak zientzia eta teknologiaren euskal sarearekin eta bereziki BAICekin lerrokatzearen garrantzia. Horrela, argi utzi du “industriaren ekarpena funtsezkoa dela gizarte-ongizaterako. BAICen eskutik lan egin behar dugu adimen artifizialaren arloko esperientziak partekatzeko eta ekonomia deskarbonizatuan dugun lehiakortasuna indartzeko.”

Teknoligia aurreratuen inplementazioak, findegiaren roboten bidezko ikuskapen autonomoa edo puntu beroen termografia bidezko monitorizazioa kasu, lantegiko segurtasuna eta eraginkortasuna hobetu ditu. Itziar Landa Petronorren digitalizazio arloko arduradunaren esanetan, proiektu hauek bere hartan islatzen dute enpresak adimen artifizialaren bidez energia-etorkizun jasangarriaren alde hartu duen konpromisoa.

PETRONOR | BAIC – YouTube