Urte hasieran egindako bileran, Euskadin ekoitzitako hidrogeno berriztagarria Amsterdameko portura esportatzeko aukera planteatu zen, bertan kontsumitzeko. Gerora, Duisporten sarrerarekin, esportazio hori handitu eta Holandako portua Alemaniako merkaturako sarbide bihurtzea proposatu zen.
Proiektu hau etorkizuneko hidrogenoaren Europa barruko korridorea sortzea xede duen akordio baten bitartez sendotu da. Petronor partaide duen itun hau Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), EVOS Amsterdamek, Zenith Energy Terminalsek eta Bilbo, Ámsterdam eta Duisburgeko portuek babestu dute.
Aitor Arzuaga Alba Emission Free Energy by Petronorreko zuzendari nagusia tarteko, akordioaren sinekatari esker, Petronor hidrogeno berriztagarriaren hornitzaile bihurtu da; hasteko, Amsterdamen eta Duisburgen.