Petronorrek Europako funtsen laguntza jaso du energia-eraginkortasuna hobetzeko

Petróleos del Norte SAk, Petronorrek, Europar Batasunaren laguntza jaso du NextGenerationEU Funtsaren kontura eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, findegiko energia-eraginkortasuna hiru proiekturen bidez hobetu ahal izateko.

“Industria Sektoreko ETEetan eta Enpresa Handietan Energia Eraginkortasuna Sustatzeko Jardueren” barruan, Petronorrek funtsak proiektu hauetara bideratuko ditu: “BEROAREN BERRESKURAPENA N2 UNITATEAN”, “APEX BEROAREN BERRESKURAPENA P2AN” eta “BEROAREN BERRESKURAPENA G2 UNITATEAN”. Hauexek dira ekimenen eta jasotako laguntzen xehetasunak:

 

Beroaren berreskurapena N2 unitatean

  • Guztizko inbertsioa: 1.278.015,34 €
  • Lortutako laguntza: 187.557,16 €
  • CO2 isurpenen murrizketa (tona/urtean): 1.782,68 tona CO2/urtean

APEX beroaren berreskurapena P2an

  • Guztizko inbertsioa: 4.656.899,00 €
  • Lortutako laguntza: 1.241.984,45 €
  • CO2 isurpenen murrizketa (tona/urtean): 10.283,24 tona CO2/urtean

Beroaren berreskurapena G2 unitatean

  • Guztizko inbertsioa: 2.350.847,95 €
  • Lortutako laguntza: 570.458,39 €
  • CO2 isurpenen murrizketa (tona/urtean): 6.572 tona CO2/urtean

 

Hiru ekimenen arteko inbertsio globala 8.285.762,29 eurokoa da. Konpainiak 2.000.020 euroko guztizko laguntza jaso du, eta honi esker, urtean 18.637,92 tona CO2 gutxiago isuri ahal izango dira.

 

Hiru proiektu hauek autokontsumo eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programaren barruan garatuko dira, energia-iturri berriztagarriak erabiliz, baita Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren sistema termiko berriztagarrien ezarpenaren bidez ere, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatuta.