Repsolek Europako hainbat hiritan gozagarri dagoen “Naturaleza Encendida” (Natura Isiotua) argiztapen-esperientzia immersiboa babestu du, ikuskizunaren karbono-neutraltasuna erraztuko duten soluzio jasangarriak eskainiz.
Ikuskizuna Bilbora iritsi da aurten, itsasoaren indarra eta bertako flora eta fauna ardatz dituen argi-konbinazio batez. Inaugurazio-ekitaldia astearte arratsaldean egin zen Artxanda, eta bertan izan ziren agintariak eta Juan Diego Petronorren negozio-garapeneko zuzendaria. 2024ko urtarrilaren 21era arte egongo da Artxandako begiratokia akuario erraldoi bihurtu duen esperientzia honetaz gozatzeko aukera.
Repsoli esker, Natura Isiotua zero isurpen garbikoa izango da lehen aldiz, sukaldeko olio erabiliarekin, baso-hondarrekin (hostoak, adarrak…) eta antzeko hondakinekin ekoitzitako erregai % 100 berriztagarritik lortu den multienergiaren bidez.