Repsolekin batera Petronorreko akzioduna den Kutxabankeko Administrazio Kontseilua Muskizen izan da, eta bertan, 2050ean zero isurpen garbi lortzeko xedez konpainiak abian dituen plan eta proiektu estrategiko berriak aurkeztu dizkiote.
Petronorren prozesu hau eta apustu industrial eta teknologikoa bertatik bertara ezagutzeaz gain, Kutxabankek kontrol-gela bisitatu eta findegira sartzeko aukera izan du. Testuinguru honetan, 2023ko urrian martxan jarri zen 2,5 MWeko elektrolizagailua ere bisitatu dute, Euskadin hidrogeno berriztagarria sortzen duen lehena. Hidrogeno berriztagarri hau findegiko erregaien ekoizpena deskarbonizatzeko erabiltzen da, baita Abanto Zierbenako Parke Teknologikoa hornitzeko ere, bi instalazioak lotzen dituen hidroduktuaren bidez.
Anton Arriola buru duen Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kideekin batera izan dira Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea, Jose Gregorio Luque CEOa eta José Ignacio Zudaire CEOren albokoa.