Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egiteko.
Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.
Honen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.