Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldean zehar, CG6 Kogenerazio Unitateko turbina gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lana egin ahal izateko. Bere abian jartzea martxoak 14rako aurreikusi da.
Geraldiak irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.