Petronorrek ikuskizun bisual bihurtu du Moyuako metro-geltokia, San Mames zelaia xehetasun osoz simulatuz. Proposamen berritzaile honen bidez, Katedraleko harmailak daude ikusgai 1130 metro koadroko paretan, zaleek partida bakoitzean sentitzen duten zalaparta eta grina simulatuz.
Bilboko metroaren historian lehen aldiz, geltokiko 700 metro koadroko azaleran San Mames estadioko soropila erreplikatu dae. Eraldaketa hau ez da proposamen estetiko hutsa, Petronorrek taldearen babesletzarekin eta komunitatearen ongizatearekin hartu duen duen konpromisoaren isla baizik.
Ekintza hau esperientzia immersibo ahaztezina izan dadin, zenbait zale geltokiko hormetan islatuta ikusteko aukera izango dute.
Horrenbestez, bigarren aldiz bizi ahal izango da eskailerak, zakarrontziak, tiketak pasatzeko makinak nahiz mesaninak estaliko dituen eraldaketa integral hau.