Repsolen Plan Estrategikoaren aurkezpena

Petronorren 2.5 MW-ko elektrolizagailua
Repsolen plan estrategikoak Petronorren instalazioen lehiakortasuna indartzea xede duten hainbat proiektu aurreikusi ditu munduko aurreratuenen artean mantentzeko, eta karbono gutxiko ekimen berriak sortuko ditu, beharrezko eskala emanez eta inbertsioa erregulazio-ingurunera egokituta dagoela ziurtatuz. Karbono gutxiko ekimenetan egin beharreko inbertsioak Espainiako erregulazio eta zerga esparruaren bilakaerak baldintzatzen ditu.

Proiektu berrien artean dago erregai sintetikoen demostrazio-instalazioa, 2026rako aurreikusita dagoena. 100 milioi eurotik gorako inbertsioa tarteko, Repsolek Saudi Aramco izango du bazkide. Instalazioa mota horretako handienetakoa izango da, baita erronka teknologikoa ere, CO2tik eta hidrogenotik abiatuta erregai komertzial tradizionalen propietate berberak dituzten erregai sintetikoak ekoizteko teknologia garatu beharko den heinean.

Hidrogeno berriztagarria da industria-eremuen deskarbonizaziorako beste bektore garrantzitsuetako bat. Repsolek, Iberiar Penintsulako hidrogeno-ekoizle eta kontsumitzaile handienak, elektrolizagailuak instalatzea aurreikusi du Espainian eta Portugalen dituen sei industria-guneetan. Petronorren, 10 MWeko elektrolizagailua martxan jartzea aurreikusi du, erregai sintetikoen demostrazio-instalazioa hornituko duen hidrogenoa ekoizteko. Gainera, Repsolek 100 MWeko elektrolizagailua martxan jartzea aurreikusi du, erregai berriztagarriak eta karbonorik gabeko beste produktu batzuk ekoizteko lehengaitzat erabiltzeko. Europako Batzordeak ‘Estrategikoa eta Europako Interes Komunekoa’ (IPCEI) izendatu du proiektu hau.