Turkiak Madrilen duen enbaxadorea, Nüket Küçükel Ezberci, Muskizera joan da Petronorren jarduera eta industriaren eta teknologiaren bidez deskarbonizazioaren alde egiten duten proiektu berriak bertatik bertara ezagutzera.
Bisitan, Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak eta Petronor Innovación enpresako zuzendari Manu Núñezek 2050ean 0 emisio garbi lortzeko egiten ari diren inbertsio guztiak aletu ahal izan dituzte. Aurkezpen honek arreta berezia eskaini dio 2.5MW-ko elektrolizagailuari, Euskadin hidrogeno berriztagarria sortzen lehena baita. Hidrogeno hori erabiliko da bai findegian bertan erregaien ekoizpena deskarbonizatzeko, bai Abanto-Zierbanako Parke Teknologikoari hornitzeko, bi instalazioak lotzen dituen hidrozubiaren bidez.
Enbaxadorearekin batera izan dira Nur Alkere, Turkiako lehen kontseilaria Madrilen; Yasemen Korukçu, Invest in Turkiako kontseilari nagusia; eta Francisco Peleteiro, Turkiak Galizian duen ohorezko kontsul nagusia.