Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, martxoak 20, CG6 Kogenerazio Unitateko turbina abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lanak amaitu ostean.
Abiarazteak irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, gerta daiteke une jakin batzuetan zuzian sugarra handitzea, arriskurik gabeko anomaliarik eragin gabe.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.