Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, H4 Hidrogeno Unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lana egiteko. Aurreikuspenen arabera 11 eguneko geldialdia izango da.
Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea.
Honen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.