20 bekak Somorrostro Heziketa Zentroan ematen diren Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloen espezialitate jakin batzuetara zuzenduta daude.
Konpainiak desgaitasuna duten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko zehaztua duen politikaren arabera, beken % 10 egoera horretan dauden ikasleei zuzenduko zaie. Gainera, espezialitate horietan emakumeen bokazioak sustatzearren, esleitutako beken % 50 emakumeei emateko ahalegina egingo da.
Interesatuta dauden ikasleek bekarako izen-ematea egin ahal izango dute 2024ko maiatzaren 24ra arte, honako formularioa betez: https://forms.gle/Ubd4z3sBKXfC8xDa7. Ondoren, beka behin betiko formalizatzeko gehitu beharreko dokumentazioaren berri emango zaie izena eman duten pertsona guztiei, urriaren 21etik azaroaren 4ra bitartean.