Petronorrek Adimen Artifizial Aplikatuari buruzko Euskadiko lehen Kongresuan parte hartu du. Ekitaldia BAICek (Basque Artificial Intelligence Center) antolatu du eta adimen artifizialaren arloko ezaguerak, joerak eta esperientziak trukatzeko plataforma aitzindaritzat aurkeztu da, teknologia honen aplikazioan Euskadi erreferentetzat sendotzeko asmoz.
Itziar Landa Petronorreko Eraldaketa Digitalaren arloko arduradunak azaldu du hitzaldi baten bidez enpresetan eta industrian adimen artifiziala aplikatzeak ekarriko duen erronka, bertaratutakoen arteko lankidetza eta ideien trukea sustatuz.
Kongresu honek argi utzi du Euskadik aldaketa eta aurrerabidea bultzatzearren adimen artifizialaren alde egin duen apustua, eta horrekin batera, azken joera teknologikoak izan ditu mintzagai, adimen artifizial aplikatua industriako hainbat sektoretako erronkak gainditzeko eskaintzen ari den konponbideaz ohartzeko ikuspegia eskainiz. Horrek guztiak eskualdeko berrikuntza eta garapen teknologikoaren etorkizuna bultzatzeko balio izan du.