Petronorrek, maiatzean egin beharreko geldialdiaren kariaz, aniztasunaren alde hartu duen konpromisoari buruzko karpa jarri du findegiko segurtasun-postuaren aurrean. Leku hau Petronorren pertsonekiko konpromisoa islatzen duen errespetuzko gunea da.
ORTZADAR LGBT elkarteko ordezkarien lankidetzaz, karpa hau bi astez irekita egongo da eta aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskainiko ditu langileen inklusioa, errespetua eta babesa sustatzeko. Halaber, laguntza psikologikoa, laborala, ekonomikoa, medikoa eta juridikoa eskainiko ditu familia-inguruneko indarkeriaren biktimentzat.
Lehenengo astean, karpa bertako langileen sarreran egongo da, eta hurrengo astean kontratisten langileen sarreran.
Lekuak honako ordutegi hauek izango ditu:
1. astea: Astelehenik ostegunera, maiatzak 27-30: 13:30etik 18:00etara
Ostirala, maiatzak 31: 12:30etik 15:00etara.
2. astea: Astelehenik ostegunera, ekainak 3-6: 13:30etik 18:00etara