Unitateko geldialdiak dirauen bitartean, litekeena da zuzien sugarra bisualki deigarriagoa izatea, izan ere, prozesu iragankor horietan sortutako gas-soberakinak zuzietara bidaltzen dira erretzeko. Prozesu normala da, segurtasun osokoa, izan ere, langile, kontratista eta inguruko herritarren segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna da Petronorrentzat, eta gizartearekin hartu duen konpromisoaren funtsezko osagaia.
Zuziak ezinbestekoak dira industria-instalazioetan, egoera jakin batzuetan presioa askatu eta segurtasuna bermatzeko. Zuziak monitorizatuta daude une oro, horien emariak, tenperatura eta sugarrare itxura neurtzen dira, eta aldian-aldian elementu guztiak ikuskatzen dira. Gorabeheraren batean sortutako gasak erretzea dute helburu, atmosferara isurtzea saihesteko. Batzuetan, zuziak normalean baino dexente biziagoak izan daitezke, eta noizean behin errekuntzaren kea beltza izan daiteke, baina kezkatzeko modukoa izan beharrean, zuziak behar bezala funtzionatu eta dagokien eginkizuna betetzen ari direla frogatzen du.
Zalantzarik gabe, zuziak segurtasunaren funtsezko eta ikusizko elementua dira Petronorreko eguneroko jardunean, baita uztaileko bigarren hamabostaldira arte luzatuko den 2024ko geldialdi honetan ere.