Instalazioa jardunean hasiko da 2026aren hasieran, eta Petronorren findegian atzitutako CO2az baliatuko da funtzionatzeko. OCOren teknologia erabiliz, CO2a hondakinekin erreakzionaraziko da, eta prozesu honekin lortutako amaierako produktua eraikuntza-sektorean lehengaitzat erabiltzeko moduko agregakinak izango dira.
Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen esanetan, “instalazio hau, berriz ere, Petronorrek berrikuntzan eta lankidetza teknologikoan oinarritutako deskarbonizazioaren alde hartu duen konpromisoaren adibidea da. Benetako proiektuekin hasitako bideari jarraitzen diogu, eta kasu honetan, gure apustua ekonomia zirkularra eta CO2a murriztea xede duten material berriak dira. Bide luzea dugu aurrean, eta honen amaierara iristeko ilusioa eta ahalegina beharko ditugu, industria eta teknologia uztartuz eta proiektu trakziogileak bultzatuz, deskarbonizazioa gizateria inklusiboaren indar-ideia bihurtzeko”.