Petronorrek jakinarazi du, FCC unitateko erregogorra lehortzeko etapa amaitu ondoren, unitate hori eta honi lotutako unitateak abian jartzeko sekuentzia hasten ari dela.
Sekuentziak irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, zuzian sugarra handitzen den gertaera puntualak gerta daitezke, unitate-lurruneztatuak, eta kasu batzuetan soinu-maila puntuala handitu daiteke ere.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.