HD3ko PSA instalazioa abian jartzea

Petronorrek jakinarazi du egunean zehar martxan jarriko dela PSA instalazioaren HD3 unitate hidrodesulfuratzailean, purutasun txikiko hidrogenoa aprobetxatzeko.

Martxan jartzeko prozesuan, zuzian sugarra handitzeko gertaera puntualak gerta daitezke, inolako anomaliarik edo arriskurik eragin gabe.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.