“Garapen industrial jasangarrirako aukerak: etorkizuneko proiektuak eta eskaria” izenburuko mahai-inguruan izandako parte-hartzean, gogora ekarri du industriaren deskarbonizazioa legeak aginduta egin behar dela, eta industriaren lehiakortasuna jokoan dagoen usteak bultzatuta. Gainera, beren-beregi nabarmendu du enpresa askorentzat, hegazkingintzakoak edo siderurgiakoak kasu, ez dagoela beste aukerarik, izan ere % 100 deskarbonizatzera behartuta daude eta ezin dute elektrizitatearekin bakarrik egin.
Prezioen jaitsiera da hidrogeno berdearen hedapenerako erronka nagusia, Zudaireren hitzetan, “eta honekin batera, beste erronka batzuk ere badauzkagu: elektrolizagailu handiagoak izatea, teknologiak hobetzea, Europa mailako legeria argia izatea, herritarren horrek alde apustu egitea eta talentuaren premia, sektorerako profesionalak prestatu ahal izateko”.
Azkenik, deribatuei dagokienez, Petronorrek % 100 berriztagarria den dieselaren alde, eta abiazioa eta beste batzuk dagoeneko eskatzen ari diren erregai sintetikoen ekoizpen-instalazioaren alde apustu egin duela nabarmendu du.