Geldialdiko prozesuan segurtasuna hobetzeko eta berrikuntzak sartzen jarraitzeko ekoizpen-instalazioen mantentze eta eguneratze lan sakonak egin dira, betiere eraginkortasuna hobetu eta isurpenak murrizteko helburuarekin.
Konplexutasun handiko prozesu honetan, 45 enpresatako 1.200 langilek baino gehiagok hartu dute parte. Guztira, 325.000 lanordu baino gehiago behar izan dira, eta eskaerarik handiena metalurgiarekin lotutako lanek izan dute, galdaragile, tutugile, soldatzaile, aldamiogile, kalorifugatzaile, mekanikari, elektrikari, instrumentista eta abarren aldi bereko jardunaren bidez.
Programatutako Geldialdiak 13 unitateri eragin die eta horiei dagozkien 300 ekipo baino gehiagotan jardun da: zutabeak, biltegiak, labeak, tximiniak eta zuziak ikuskatu eta eguneratu dira, besteak beste, hurrengo ziklo operatiboan funtzionamendu-baldintza egokiak izango dituztela ziurtatzeko.
Prentsa oharra, hemen