Petronorrek Muñatoizen aurkeztu du Prozesu Jarraituko Lantegi-Operadore izateko ikastaroa konpainiaren enplegu-poltsan sartzeko aukeratutako 25 pertsonekin (6 emakume eta 19 gizon). Ikasle hauek, haien profilak lanpostuari dagozkion ezaugarrietara ongi egokitzen ote diren aztertu ondoren aukeratu dira.
Deialdiak erabakteko arrakasta izan du, izan ere, 459 pertsonak eman dute izena, eta emakumeen presentzia nabarmen hazi da. Normalean, emakumeek presentzia txikia izan ohi dute horrelako lanetan (elektrizitatea, elektronika, fabrikazio mekanikoa, kimika, eta instalazioa eta mantentze-lanak).
Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan, hautatutako ikasleek 900 orduko ikastaroa egingo dute, irailaren 2an hasi eta 2025eko apirilaren 4ra arte, eta lehenengo hilabeteaz geroztik, praktikak eta ordainsariak izango ditu. Horrela, Petronor gazteen talentua erakartzeko erreferentetzat posizionatu da, lan-baldintza lehiakorrak dituen proiektu profesional baten bitartez.