Petronorrek “Los Williams” dokumentalean lagundu du

Ostiralean Donostia Zinemaldian estreinatu eta atzo BBK Aretoan lehen aldiz ikusgai egon zen “Los Williams” dokumentalak Petronor izan du laguntzaile ekoizpen-lanetarako.

Azken bi urteotan, Iñaki eta Nico Williamsen bizitzak filmatzen jardun dute, denbora honetan bizi izan dituzten esperientzia paregabeak barne: Qatarreko Munduko Txapelketa, Errege Kopako finala eta Eurokopa. Emaitza futbolaz haratagoko istorioa da, itxaropena, familia, sustraiak eta ametsak ardatz dituena.