Jardunaldi osoan zehar, deskarbonizazioak egungo eta etorkizuneko enpresa-estrategien garapenean duen garrantziaz eztabaidatu da, eta enpresa-sareak karbono-aztarna murrizteko eta trantsizio energetikorako duen funtsezko eginkizunaz.
Jose Ignacio Zudairek foroaren irekiera ekitaldian parte hartu du jardunaldiaren ponentzia nagusiarekin. Bertan adierazi duenez, Petronorren helburua Euskadiren deskarbonizazioaren barruan eragile aktiboa izatea da, eta horri esker, mugikortasun-energiaren sektoreetan eta industria-sektoreetan aurrera egitea ahalbidetzen du. Deskarbonizatzea ez da elektrifikatzearen sinonimoa bakarrik. Deskarbonizatutako eredu energetiko baterako trantsizioak I+G+b izan behar du oinarri, eta eskura dauden teknologia guztiak konbinatu behar dira hori lortzeko bide bakar gisa.