Era berean, gertakari bat izan da terminalera doan linean, kontrolpean dagoena ere.
Gertaerak ezagutu bezain laster, Barne Larrialdi Plana abian jarri eta, lehenengo atrakalekuaren inguruko segurtasun-eremua zehaztu ondoren, istripua kontrolatzeko programa garatzeari ekin zaio.
Enpresak berehala jakinarazi dizkie gertaerak dagozkien agintariei, Bilboko Portuko Agintaritza eta Itsas Kapitaintza.
Petronorrekoeko aditu eta teknikarien talde batek (honen berri eman badaiteke) isurketa kontrolatzeko lanak prestatzen dihardu. Lan-plan osoa diseinatuta dago eta pertsonen segurtasuna zein ingurumenaren babesa kontuan hartuz gauzatzen ari da.
Petronor gertaeraren arrazoiak ikertzen ari da eta datu berriak jaso bezain laster jakinaraziko dizkie komunikabideei.
Urtero findegian egien den larrialdi orokorreko simulakroaren parte da. Petronorrek simulakro hauek egiten ditu kasu hipotetiko erreal batean geratuko balitz egin beharreko jarduera protokolo guztiak ondo daudela ziurtatzeko.