Simulazioak diarduen heinean, jarduera guztiak errealitatea balitz bezala egingo dira, bai findegian zein itsas terminalean ere. Hortaz, kontingentzia planak aktibatzea sar daiteke, adibidez.
Geldiunean zehar, eta kasu hipotetiko erreal baten aurrean egin beharreko jarduera guztiak era egokian egiten direla ziurtatzeko, idatzizko edota telefono bidezko Komunikazioak sortu daitezke. Webgune honetan komunikazio hauek argitaratuz gero, simulakro hitza sartuko da.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko EskualdeBatzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.