G3 Unitate Desulfuratzailearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur arratsaldetik aurrera G3 Gasoleo Unitate Desulfuratzailea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak direla eta. Bihartik aurrera abiatzea estimatzen da.

Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki hau ezagutarazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.