Petronorreko segurtasun-taldeekin lankidetzan arituko diren 3 robot gehitu dira

Azken bolada honetan, Petronorrek –IRIA 5G proiektuaren esparruan– hiru robot txertatu ditu findegian, eta findegiko 4G/5G sare pribaturako proba funtzionalak eta konektibitate-probak gainditu dituzte.

Hiru robot horiek industria-instalazioetan integratu dira enpresako giza taldeari segurtasuna hobetzen, txandakako taldeak ikuskatzen eta instalazioen funtzionamendu operatiboak kudeatzen laguntzeko xedez. 

Findegiko hiru eremutan (tangetan, FMUan eta Desulfurazioan) kokatutako robotek teknikari eta operadoreei analisiak burutzeko gaitasun handiagoa emango dieten zereginak gauzatzen eta automatizatzen laguntzen dute. Horrela, langileek ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango dute euren denbora eta balio erantsi handiagoko zereginetan jarri ahal izango dute arreta.

Gehikuntza horri esker, Petronorrek instalazioen, pertsonen eta ingurumenaren segurtasuna hobetu, taldeen ikuskapen-denborak optimizatu eta murriztu, baldintza klimatologiko kaltegarriekiko mendekotasuna saihestu, eta robot horien sentsore eta gaitasunek eskaintzen dituzten erabilera ugariak praktikan jarri nahi du.

IRIA proiektua REPSOL S. A. (REPSOL), PETRÓLEOS DEL NORTE S. A. (PETRONOR) eta TRADIA TELECOM S. A. enpresek formalizatutako ekimena da. Ekonomia gaietarako eta eraldaketa digitalerako ministerioaren (MINECO) dirulaguntza du, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoen 5G UNICO Sectorial programaren bidez. Plan horrek, era berean, Europar Batasunak finantzatu du NextGenerationEU funtsak erabiliz.

IRIA proiektuak dagoeneko industria-eremuan 5G sare pribatu bat izateko aukera eman digu. Hainbat erabilera-kasu hedatzen lagunduko du, hala nola robotak hedatzea, urruneko laguntza aditua edo konektatutako gailu pertsonala, baita konpainiaren eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzea ere.

Proiektu honek 4,6 M euroko inbertsioa behar izan du.