Orain arte, petrolio gordinaren 1. unitateak petrolioa 360ºC-raino berotzen zuen, butanoa, gasolina, diesela eta fuela destilazio atmosferikoko dorrean bereizteko.
30 metroko altuera eta 4 metroko diametroa dituen oraingo instalazioari esker, aurretik berotzen ziren produktuen % 8 inguru prozesutik bereiziko da, alde hori tenperatura alturaino berotzea saihestuz. Honek labean erregaiaren kontsumoa murrizteko aukera emango du, destilazio atmosferikoaren prozesuaren energia-eraginkortasun hobetuz. Hori guztia, produktu berberak lortuz kalitateari zein kantitateari dagokienez.
Proiektu hau 2025eko ekainean jarriko da martxan, 15 milioi euroko inbertsioa tarteko, eta honen bidez, urtean 16.000 tona CO2 baino gehiagoren isurpena saihestea isurtzea lortuko da.