Aitor Arzuaga Alba-Petronorreko zuzendari nagusiak itsas-industria globaleko giltzarrizko eragile guztiak joan den astean BECen bildu zituen World Maritime Week bi urteko azokan parte hartu zuen.

Itsas-sektorearen deskarbonizazioari buruzko zeharkako saio batean, Aitorrek ezagutzera eman zuen Petronorren ikuspegia itsas-garraioak etorkizun jasangarriago baten alde eskaintzen dituen teknologia eta aukera berrien inguruan.

Erregai berriztagarriek eta e-fuel sintetikoek izango duten funtsezko eginkizuna nabarmentzeaz gain, beren-beregi azpimarratu zuen Petronor Bilboko Portuan eraikitzen ari den Deskarbonizazio Huba, Repsol, Enagas, Aramco eta Energiaren Euskal Erakundearen eskutik. Hub honetan, erregai sintetikoak ekoizteko lantegia ezaugarri horiek dituzten munduko instalaziorik handienetakoa izango da, eta ura eta atmosferatik kendutako CO2a baino ez du lehengaitzat erabiliko zero aztarna duten erregaiak ekoizteko.