H4 Hidrogeno eta G4 desulfuragailu unitateak berriro abian

Petronorrek jakinarazi du H4 hidrogeno unitateak eta G4 desulfuragailuak martxan jarri direla.

Abian jartzeko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraitzen ari dira. Hala ere, gerta daiteke zuzian sugarra handitzea eta tximiniako isurketen ezohiko balioak izatea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.