Apirilaren 26an, Euskadiko XVIII. Tiragoma Txapelketa egingo da Las Carretas pilotalekuan, Petronorren laguntzaz.
Gizon eta emakumeen arteko txapelketa bateratu hau lurralde eta probintzia guztietako tiralariei irekita dago, eta hiru kategoriatan jokatuko da: banakako absolutua, taldeka eta distantzian.
Lehiaketa 10:30ean hasiko da, eta aldez aurretik izena eman beharko da (10:00etatik 10:30era), 10 euro ordainduz Enkarterri Tiragoma Peñako kideen kasuan eta 15 euro gainerako lehiakideek. Era berean, jokatu beharreko azken kategoria banakako absolutua izango da, 16:30etik aurrera.
Irabazleek (kategoria bakoitzeko lehenengoek), Txapela oroigarriarekin batera, hainbat sari eskudirutan jasotzeko aukera izango dute.