Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera berriz ere jarriko direla martxan G4 Desulfurazio Unitatea, H4 Hidrogeno Unitatea eta HD3 Hidrodesulfurazio Unitatea.

Unitate hauek guztiak atzo geldiarazi ziren, H4 unitatean izandako instrumentazio-akats baten ondorioz.

Abian jartzeko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da aldian-aldian 1. eta 2. lantegietako zuzietan sugarra areagotzea, baina horrek ez du esan nahi inolako anomalia edo arriskurik dagoenik.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.