FCC Unitatea, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurko egunean zehar, FCC Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, elektrizitate-hornidurako hutsegiteak eragindako gorabehera amaitu eta unitatea egonkortu ondoren.

Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, litekeena da zuziaren garra handitzea, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Erabaki honen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.